GazteBulegotik lagunduko zaitugu zure bizitzako etapa berri honetan; informatzeko, aktibatzeko eta motibatzeko zerbitzu honen bitartez.

Arlo hauetan lagunduko dizugu: zure lanbidea aukeratzen eta lanerako plana garatzen, gizarte- eta lan-esparruetan behar dituzun trebetasunak eta ezagutzak garatzen, abaguneak aurkitzen, etxebizitza bilatzen, baita maila pertsonalean garatzen eta hazten ere.

Hezitzaile bat izango duzu zure alboan prozesu honetan eta behar duzun guztia egiten lagunduko dizu.

Dei iezaguzu telefono-zenbaki honetara: 94 4789596 / 688 63 99 35  edo email honetara idatzi: gaztebulegoa@barakaldo.org