Gazte Bulegoaren helburuetako bat gazteak gizarte, kultur eta talde garapenean murgil daitezen lortzea da, jakin bai baitakigu gazteek beren egitasmoak aurrera atera nahi dituztela bai eta zaletasun bertsuak (musika bera entzun, kirol jakin bat egin…) dituzten beste gazte batzuk ezagutu ere.

Horregatik, gazteek interes berberak dituzten taldeetan parte har dezaten sustatu nahi dugu, eta hori lortzeko…

  •     Elkarren artean harremanak sortzeko aisia, kultur eta kirol jarduera multzo bat prestatu dugu.
  •     Gazte bulegoan elkartu eta batzartzeko aukera eskainiko diegu.

Talde batera sartzeko gogoa baduzu (mendira joatekoa, mahai-jokoetan aritzeko eta abar) jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz, e-postaz edo bertara etorrita.

Gazte Bulegoa
San Juan 17 – 48901 Barakaldo
94 478 95 96 – gaztebulegoa@barakaldo.org