Elkartegintza mugimendua du xede elkarte eta taldeei buruzko aholkularitza honek. Aholkularitza eskaintzen die hala elkarteetan parte hartu nahi duten gazteei nola elkarteak sustatzen dituzten taldeei edo lehendik sortuta dauden gazte edo/eta kultur elkarteei..

Aholkularitza honen helburuak hauek dira:

  • Elkarte bat sortzeko prozesuan eta egin beharreko izapideetan laguntza ematea, eredu orientagarrien bitartez.  Elkartea sortzeko egin beharreko urratsak, beharrezko agiriak eta erregistroan izena ematea.
  • Jarduera programa prestatzea eta plangintza egitea.
  • Diru-laguntzak eta udal laguntzei buruzko informazioa ematea, eta horiek bilatzen eta eskaria egiten laguntzea.
  • Elkarteen jarduerak eta haiei buruzko informazioa zabaltzea, hala nahi badute.
  • Batzarretarako gelak maileguz ematea eta susta ditzaketen zenbait ekintza finantzatzeko aukera.
  • Posibilidad de préstamo de aula para reuniones y de financiar determinadas acciones que promuevan.
  • Udalerrian dauden elkarte motei buruzko informazioa eskaintzea. Horretarako, Gazte Bulegoak Elkarteen Baliabide Gazteen Gida prestatu du: Barakaldoko Elkarteen Zerrenda eta aipatu Elkarteetako Web Zerrenda. Haietan udalerriko elkarte gazteen datuak biltzen dira.

Oro har, aholkularitzaren helburua elkartegintzaren inguruan izan ditzakezuen galderen erantzunak ematea da.  Aholkularitza hartzeko, eskatu hitzordua  e-postaz, telefonoz ala bulegora zuzenean etorrita.

Gazte Bulegoa
Donibane 17. Barakaldo
94 478 95 96 / gaztebulegoa@barakaldo.org