Gazte Bulegoak, abokatutzako profesional baten bitartez, aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du gazte bati eragin diezaioketen lege-eremuko edozein gairen inguruan: gazteen eskubideak, galdapenak, etxebizitzarekin zerikusia duten gaiak, kontratuak…

LEGE AHOLKULARITZA doako zerbitzu publiko bat da, 18tik 35 urtera bitarteko gazteei zuzendua, beren lege eskubideak zein diren azaltzeko eta beren kabuz erabil ditzaten zein bidetatik jo behar duten jakiteko.

Zerbitzuak informazio eta aholkularitza espezializatua eskaintzen ditu abokatu baten bitartez, kasu bakoitzean arreta pertsonalizatua emanez

Jendea hartzeko ordutegia astelehenetan izango da, 18:30etik 20:00etara. Hitzordua aldez aurretik eskatu behar da e-postaz, telefonoz, bertara etorrita edota formulario honen bidez.

Gazte Bulegoa
Donibane, 17– 48901 Barakaldo
94 478 95 96 – gaztebulegoa@barakaldo.org