Iragarkien taula zure salerosketako, trukaketako… iragarkiak jartzeko gazteei zuzendutako lekua da. Beraz, zer iragar daiteke?

Hona hemen adibide batzuk:

  • Ikasketak amaitu eta liburual saldu nahi badituzu
  • Zereginen edota zigilu, magic karta, ordenadore-joko… trukea
  • Eskola partikularrak eman nahi badituzu
  • Bigarren eskuko motor bila bazabiltza…
  • Etxebizitza bilaHorretarako, Gazte Bulegotik pasa behar zara fitxa bat betetzera, eta han idatziko dituzu zurekin harremanetan jartzeko datuak eta iragarkien xedea.Iragarkiak 6 hileko indarraldia izango du. Epea amaitutakoan, berriro jarriko gara zurekin harremanetan, iragarkia berritu, aldarazi nahiz kendu nahi duzun jakiteko. Zerbitzua ebaluatzeko galde-sorta bati erantzun diezaiozun eskatuko dizugu.Zertan esanik ez badago ere, ez ditugu iragarki iraingarriak, desatseginak, eta abar onartuko.

    Gurekin harremanetan jarri nahi izatera, dei iezaguzu telefonoz, bidali e-posta edo zuzenean etorri gurera.

    Gazte Bulegoa
    Donibane, 17
    48901 Barakaldo
    94 478 95 96 – gaztebulegoa@barakaldo.org

  • Adjuntar foto (solo imagenes jpg, gif, png):