Gazte Bulegoaren Iragarki Taula

 

Iragarkien taula zure salerosketako, trukaketako… iragarkiak jartzeko lekua da. Beraz, zer iragar daiteke? Hona hemen adibide batzuk:

  • ikasketak amaitu eta liburual saldu nahi badituzu
  • zereginen edota zigilu, magic karta, ordenadore-joko …….  trukea
  • eskola partikularrak eman nahi badituzu
  • bigarren eskuko motor bila bazabiltza…
  • etxebizitza bila

Horretarako, fitxa bat bete beharko duzu, eta han idatziko dituzu zurekin harremanetan jartzeko datuak eta iragarkien xedea.

Iragarkiak 6 hileko indarraldia izango du. Epea amaitutakoan, berriro jarriko gara zurekin harremanetan, iragarkia berritu, aldarazi nahiz kendu nahi duzun jakiteko. Zerbitzua ebaluatzeko galde-sorta bati erantzun diezaiozun eskatuko dizugu.

Zertan esanik ez badago ere, ez ditugu iragarki iraingarriak, desatseginak, eta abar onartuko.

Gurekin harremanetan jarri nahi izatera, dei iezaguzu telefonoz, bidali e-posta edo zuzenean etorri gurera.
Gazte Bulegoa
Donibane 17 – 48901 Barakaldo
94 478 95 96 – gaztebulegoa@barakaldo.org

Heading