Aurrekontu Parte-Hartzaileak 2018-2019

Barakaldoko Udalak 1.100.000€ erabiliko ditu 2018an, eta horrenbeste 2019an, herritarrek aurkeztu eta bozkatutako proposamenak burutzeko.

Azaroan, herritarrek 787 erregistro aurkeztu zituzten 2018-2019 aurrekontu parte-hartzailetarako. Udaleko arlo ezberdinetako teknikoen azterketa sakonaren ostean, 6 ardatz eratu dira:

  • Barakaldo Kirolak
  • Barakaldo zehatz-mehatz (argiteria, irisgarritasuna eta trafikoa)
  • Barakaldo Hiria
  • Barakaldo Live
  • Barakaldo Berdin + Esperientzia + Ondo + On
  • Barakaldo zehatz-mehatz (kaleak eta aparkalekuak)

6 ardatz hauen artean onartutako 95 proiektuak banatzen dira. Barakaldon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek bozka ditzakete.

Herritarrek proposamenak aurkezteko fasea amaitu, eta udal teknikariek txostenak bidali ondoren, herritarren botazio fasea abiarazi behar da.

Bozkatzeko bi bide jarri dira: aurrez aurre Barakaldoko punto ezberdinetan jarritako gutunontzietan, eta on line Udaleko web orrian.

Egin klik hemen botoa emateko eta proiektuak kontsultatzeko.