673.874.485
AZALTZEN, Barakaldoko Udalaren Gazteria Sailak eskaintzen duen doako zerbitzua da. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sexualitateari buruzko aholkularitza eskaintzen du.
Kontsultak eta deiak Whatssap bidez jasotzen ditu zerbitzuak: ostiral, larunbat eta igandero 18:00etatik 22:00etara.
AZALTZEN zerbitzuaren telefonoa zure kontaktuetan gorde ezazu, behar izatekotan: 673.874.485
Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan (18:00etatik 22:00etara bitartean), gazteek sexualitatearekin lotutako zalantza, estutasun zein kuriositate oro kontsulta ditzakete; bai modu zuzenean bai Whatssap zerbitzuaren bidez 673.874.485 telefono zenbakian.
Hauek dira zerbitzua definitzen duten zenbait ezaugarri:
Nork eska dezake
Barakaldoko eta Ezkerraldeko 12-35 urte bitarteko gazteek.
Non eskatzen da
“Ezkerraldea Gaztedi” Ezkerraldea osatzen duten udalerriek eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako kooperazio hitzarmenari esker, zerbitzua Ezkerralde osoan dago eskuragai.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.