Barakaldoko gazteek alokairua ordaintzeko laguntzak

Gazteek etxebizitza bat eskuratzeko eta emantzipatzeko arazo handiak direla eta, alokairua da aukerarik erabilgarriena. Horregatik, Barakaldoko Udalak deialdi bat jarri du martxan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek alokairuaren ordainketaren gastuei aurre egiteko errazago izan dezaten.

Diru-languntza hauek eskatzeko, Barakaldon erroldatuta egon behar da, eta eskatzaileak ez du etxebizitzarik edukiko jabetzan, hala eskaera egin den momentuan, diru-laguntza jaso daitekeen epealdian eta eskaera egin aurreko bi urteetan ere ez. Horrez gain, eskatzaileek, gutxienez urteko 9.000€-ko diru-sarrera gordinak izan behar dituzte; eta gehienez 25.000€ gordin, kide bakar bat bada, eta 35.000€ gordin, bizikidetza unitatea kide bat baino gehiagoz osatuta badago.

Eretza S.A. Hirigintza Kudeatzeko Sozietateak duen bulegoetan emango die arreta laguntza honetan interesatuta daudenei, besteak beste, ezarritako irizpideei eta zenbatekoei buruzko informazioa eman, edota eskaerarako dokumentazioa prestatzen eta biltzen ere lagunduko die.

Izen-ematea Udaleko erregistro nagusian izango da, eta epea uztailaren 2an amaitzen da.

Klick egin hemen informazio gehiago eskuratzeko eta aurkeztu beharreko agiriak ikusteko.