Barakaldoko Udaleko garapen Agentzia den Inguraldek, doako bi ikastaro berrien deialdia egin du Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta. Ikastaroak Barakaldon edo Ezkerraldeko edo Meatzaldeko udalen batean erroldatuta dauden 30 urte arteko langabezian dauden pertsoneei zuzenduta daude.
Bi ikastaroek oraingo lan merkatuak eskatzen dituen lan-profil berrietan hezitzeko aukera emango dute, DJ Profesionalean eta Bideo bidezko Storytelling, esate baterako.
Lehenengoa, DJ Profesionaleko ikastaroa, musika gustoko duten eta bere hobby-az bere lana egin nahi duten gazteei zuzenduta dago. Ikastaroaren hasiera apirilaren erdialdean izango da eta 47 orduko iraupena izango du. Zuzeneko edo irratien bidez zabaltzeko animazio musikalak eta bisualeko saioak diseinatzeko gai izango dute. Zuzeneko saio ikus-entzunetarako materialak prestatzen ikasiko dute, baita saioak zuzentzeko baliabideak ere.
Bideo Storytelling ikastaroa apirilaren 9an hasiko da. Gailu mugikorren bidez ikus-entzunezko istorioak iruteko eta sortzeko baliabide teknologikoak ezagutuko dituzte. Gaur egun bideoa eduki eraginkorrena da, biralitate maila izugarriak lortzen dituela kontuan hartuta, bideo-edizio, postprodukzioa eta sare sozialeetan zabaltzeko gaitasunak lortuko dira.
Inskripzioak Inguraldeko bulego nagusietan egin beharko dira. Epemugak martxoaren 30a izango da Bideo bidezko Storytelling-erako eta apirilaren 12a DJ ikastarorako.
Bi kurtso hauez gain, maiatzean 70 orduko Bizikleta Elektrikoko ikastaroa emango da, 30 urte arteko langabezian dauden pertsoneei zuzenduta. Izena emateko epea oraindik ez da atera.
Informazio gehiagorako:
DJ Profesionala https://www.inguralde.com/web/actualidad/agenda/agenda-empleo/eventodetalle/2751/-/dj-profesional-animaci%C3%B3n-musical-en-vivo.html
Bideo bidezko Storytelling-a https://www.inguralde.com/web/actualidad/agenda/eventodetalle/2750/53%7C54/v%C3%ADdeo-storytellling-contando-historias-desde-mi-smartphone.html