Europear Gazte Informazioaren Eguna 2018

Europear Gazte Informazioaren Eguna dela eta, Gazte Bulegotik ere azpimarratu nahi dugu gazteak emantzipazioaren bidean eta herritarrak izateko garapenean laguntzeko beharra. Horregatik, gazteak informatzeko haien eskura dagoen gune bat izatea oso inportantea iruditzen zaigu.

Gaur, bereziki, bulegotik pasatzera gonbidatzen zaituztegu, 18-35 urte bitarteko gazteentzat dauzkagun zerbitzuak ezagutzeko: tailer eta irteerak, doako eta norberaren neurrira egindako aholkularitza eta segimendua, edota bekak edo lan-poltsei buruzko informazioa, besteak beste. Gainera, astelehenero doako lege-aholkularitza zerbitzua daukagu abokatu batekin, non edozein zuzenbideko gaien zalantzaz jardun dezazun.

Egun honen ospakizuna Gazte Informaziorako eta Aholkularitzarako Europear Agentziaren ekimena da (Eryica). Gainera, gaur egun 3000 zentro baino gehiago gara Gazte Zerbitzuen Informazio Sarea osatzen dugunok.

Europear gazte informazioaren egun zoriontsua izan!