Hona hemen apirila-uztaileko Gazte Agenda!
Beti bezala oso ekintza interesgarriak dauzkagu eguraldi onera eta udara begira. Elikagaien manipulazio tailerraz edota sakan jeitsieraz gozatuko dugu. Gainera, Gay Harrotasunaren eguna ospatzera joango gara Madrilera. Bestalde, gogora ezazue gure aholkularitza zerbitzua doan eskaintzen dizuegula.
Badakizue edozein ekintzatan parte hartu edo bakarrik informazioa nahi baduzue, Gazte Bulegotik pasa zaiteztela, mezu bat bidali gaztebulegoa@barakaldo.eus helbidera edo telefonoz deitu 94 478 95 96 zenbakira.