Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia den Inguraldek martxoak 6an ireki du “Industria-robotak” programatzeko ikastaroan izena emateko epea.
Ikastaroa apirilean hasiko da Barakaldoko ARM Robotics Institutuan. Bertan, prestakuntza bereziko 250 ordu emango dira, eta beste 26 ordu gehiago taldeko eta banako tutoretzei zuzenduta egongo dira. Emango den prestakuntza teoriko eta praktikoarekin batera, 10 lagunek automatizazioaren industriak gehien erabiltzen dituen robotak programatzeko gai izango dira, besteak beste, robotaren mugimenduak eta kominikazio-mapa.
Ikastaroaren prestakuntza espezifikoaz gain, lan-arriskuen prebentzioa, eta lana bilatzea zeregin errazagoa izan dadin, gaitasun profesionalen eta norberaren ahalmenaren inguruko prestakuntza ere eskainiko da.
Gainera, Udal Gaztedi Ezkerraldea proiektuaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundia eta Barakaldoko Udalaren artean sinatutakoa, ikastaroa behar bezala betetzen duten pertsonek, beka jasotzeko aukera izango dute.
Lanaldia eguneko 5 ordukoa izango da eta 460€/hilabetean jasoko dituzte, garraioaren gastuaz gainera. Praktiken egonaldian Inguraldeko langile batek tutore moduan diharduko da, programaren helburuak betetzen direla ziurtatzeko.
Pertsona bekadunek Gizarte-segurantzan apuntatuta egongo dira enpresen partez.
Gogorarazten zaituztegu inskripzioa Gazte Bulegoan egin behar dela.
Informazio gehiagorako: https://www.inguralde.com/web/eu/enplegua/txertatu-merkatuan/industriarako-robotak.html